Napačna izbira? Nič za to! Izdelke lahko vrnete do 30 dni
Z darilnim bonom ne morete zgrešiti. Obdarovanec lahko v zameno za darilni bon izbere karkoli iz naše ponudbe.
Do 30 dni za vračilo
Nor izan zen eta nor da Nazareteko Jesus? Duela bi mila urte, gauza harrigarriak esan eta egin zituen Palestinan, erromatar inperioaren bazter hartan, askoren pozerako, beste askoren haserrerako. Agintari erlijioso eta politikoentzat hereje eta arrisku bihurtu zen; beraz, kondenatu egin zuten eta gurutzean hil. Bere segitzaileek, ordea, bizi zela iragarri zuten eta bera maitatzen jarraitu, gaurdaino: zergatik ote? Fede kritikoz hurbildu nahi gaitu egileak Jesusengana, gaurko galderek eraginik: zer dio historiak Jesusi buruz? Zer izan ziren «mirariak»? Zer da berpiztea? Zer esan nahi du Jesus «egiazko Jainko» dela aitortzeak? Nola erakusten digu Jesusek egiazko gizaki izaten? Nor da Jesus gizadi oinazetuarentzat, natura zaurituarentzat, Jainkorik gabe eta Jainko-minez bizi den gizaki urduriarentzat? Jesusen Jainkoa gaur sinesgarri ote?
Pozdravljeni! Sem Libroamiko, vaš knjižni svetovalec.
Kako vam lahko pomagam?